XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* 1. Terminuaren banaketa proposiziotan

Silogismoa baliozkoa den ala ez atzemateko, banaketaren kontzeptua analizatu beharrean aurkitzen gara.

Has gaitezen Subjektu terminuarekin.

Horretarako lau proposizio-mota hauek hartu behar ditugu.

A,E,I,O.

A: Gizon oro ugaztuna da.

Proposizio honetan garbi ikus daitekenez, gizon guztiei dagokie ugaztun izatea.

Beraz, orokor eta baiezkoak diren proposizioetan, subjektua banatuta aurkitzen da.

E: Tigreetatik inor ez da kosmonauta.

Hemen ere garbi dago tigre guztiez ari dela eta ez dagoela salbuespenik.

Orduan, proposizio Partikular eta Baiezkoetan, subjektua ez dago banatuta.

I: Zenbait tximu kosmonauta da.

Proposizio honetan bistan dago ez dela tximu guztiez ari, baizik batzutaz besterik ez.

Beraz, proposizio Partikular eta Baiezkoetan, subjektua ez dago banatuta.

O: Zenbait erle ez da langile.

Hemen ere langile hitza ez dagokie erle guztiei.

Beraz, proposizio Partikular eta Ezezkoetan, subjektua ez dago banatuta.

Laburtuz: Terminu bat banatuta dago, baldin eta klaseko atal guztiei badagokie.

Edo garbiago esanda: Subjektu terminua banatuta dago proposizio Orokorretan (A, E); ez dago banatuta proposizio Partikularretan (I, O).

Ikus dezagun orain predikatuari dagokion banaketa: A: Gizon oro ugaztuna da.

Hemen badakigu gizon guztiez ari dela, baina ez ugaztun guztiez.

Gizon guztiak ugaztunen barnean daude, baina ugaztun guztiak ez dira gizonak, noski.

Orduan, hemen, proposizio honetan, ez da ari ugaztun guztiez hitzegiten.

Beraz, Orokor eta Baiezko diren proposizioetan, Predikatua ez dago banatuta.

E: Tigreetatik inor ez da kosmonauta.

kosmonauta guztiez ari da.

Zeren esaten bait da, tigre klasearen ataletik inor ez dela kosmonauta klasearen ataleko.

Hau da, ezin daitekeela kosmonauten artean inor egon tigre izan daitekenik.

Beraz, Orokor eta Baiezko proposizioetan, Predikatua banatuta dago.